XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZIOEN ADIERAZPENA.

Euzko Legebiltzarrak Euskal Dirubide-Kontseiluaren Akordioa ez onartu izanak, Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1985garrenerako Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoa Legebiltzarrari aurkeztea ezinezkoa egin du horrek, 1984garren ekonomia-urtea iadanik aurrera joatearekin batean, 1985garrenerako Guztizko Diruegitamuak datorren Urtarrilaren lehenengoan indarrean jartzea ezinezkoa izango dela antzemateko bidea ematen duela.

Horri, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolaketa-Arauen Ekainaren 22ko 12/1983 Legearen II Idazpuruan agintzen denaren arauera, Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1984garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legearen indarraldia berez eta besterik gabe luzatzea dario.

Hala ere, berezko eta besterik gabeko luzapen horrek, horretarakoxe araupeketa baten bidez gainditu daitekeen arazo-sail bat dakar.

Berarizko araupeketa hori, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983 Legearen IX Idazpuruan egiten da guztietarako.

Hala ere, eta esandako Lege honen Azken Erabaki Bakarrak dionez, araupidetza hori 1985garreneko Urtarrilaren lehenengoan erabiltzen hastekoa litzatekeenarren, ezin dugu Autonomia-Elkartearen 1984garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legeak berebaitan dituen diruegitamu-jaurpideez bestelako batzuei dagokienaz ahaztu, lehen esandako Abenduaren 20ko 31/1983 Legeak taiutzen dituen jaurpideak ez bait-dira ekonomia-urte horretan erabilgarri izan, 1985garrenerako Guztizko Diruegitamuak egiteari buruzkoetarako sailean.

Hori horrela, luzapen-aldi honetan Diruegitamu-Jaurpideen Lege honen IX Idazpurua erabiltzeak bi diruegitamu-jaurpide moeta ezberdini dagozkien manu batzuk elkargaintzea ekarriko du, araupide hoiek eta berezko eta besterik gabeko luzapenaren eraginez funtsezko jaurpide izaten iraungo duen 1984garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legea nahasi erabiliko bait-dira, hori bihurritasun-iturri gerta daitekeela.

Diruegitamu-Jaurpideen Legean ohartemandako luzapen-araupeketa erabiltzea luzapen-aldi honetarako taiututako araupidetza erabat sartu ondoren egin beharrekoa da, eta horrela gertatu izango zen 1985garrenerako Guztizko Diruegitamuak urte honetako Urtarrilaren lehenengoa baino lehen onartu izan balira, eta horregatik zegoen ohartemanda Lege hori egun honetan erabat indarrean jartzea.

Hala ere, luzapen-aldi horrek diraueno Diruegitamu-Jaurpideen Legeko ihardutze-era ez da erabateko indarrean jarriko, funtsean 1984garrenerako Guztizko Diruegitamu Legea izango baitda jaurpide.